XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gose bazara erantzun zion Zintzurlehorrek, barre burlati eta maltzurrez, bilatu nire sakelean, eta betekada handi bat egiteko adina gozoki topatuko duzu.

- Hiru egun dira bila nabilela, baina ez dut ezertxo topatzen.

- Jan orduan sakeleko azala.

- Lehendabiziko azala janda daukat; baina bigarrena gogorregia da eta ezin dut zulatu.

- Baina jan egin duzu benetan?... esan zion oihuka Zintzurlehorrek, su guztiek hartuta.

- Tximutxo zikina!.

- ZaudeEulien Ostatura heldu arte, han garbituko ditugu gure kontuak!....

Bitartean, gau ilundu zuen.

Eta hura bai izugarria eta madarikatua!.

Hodeitzarrez estalirik agertzen zen zerua; euria eta trumoia ari zuen; basoko arbolak, haize oso zakar batek astindurik, zabuka, txilioka eta irrintzika ari ziren, beste hainbeste arima galdu balira bezala.

Gauerdi puntu-puntuan heldu zen Zintzurlehor Eulien Ostatuko ateetara, baina ostatua itxita zegoen.

Jo zuen atea behin, birritan, hirutan; baina ez zion inork Erantzun.

- Ireki, Argizari!... Ireki... Ni naiz!.

Argizari zen ostalariaren izena; eta denek hala esaten zioten, bere soin argal-argal, luze-luze eta zurbil-zurbilagatik, ezko horizko argizari baten antz oso-osoa zuelako.

Ostatua egunez bakarrik eduki ohi zuen irekita.

Ilundu bezain laster, Argizarik, arazorik eta estualdirik ez izatearren, atea badaezpada itxi, sua eta argiak itzali, eta oheratu egiten zen.